
Abenduaren 17ko batzarrean adostutako puntuak garatzen jarraitzeko bilduko gara larunbat honetan Tolosako Gure Zirkuaren karpan; 10:30ean hasiko da bilera, eta bazkide guztiak animatzen ditugu bertaratzera. Aurreko bileran, kooperatiba sortzeak berekin dakartzan lanak zehazten aritu ginen, eta horiek lantzen jarraituko dugu larunbateko bileran. Lan taldeen funtzionamenduak nolakoa izan beharko lukeen, eta babes soziala zein babes politiko eta instituzionala nola handitu ere…