Skip to main content

Lurtaro kooperatibaren estatutuei buruzko bilera irekia

Azkenaldian nahiko isilik egon baldin bagara ere, fruituak jasotzeko lurra prestatzen aritu gara: Lurtaro kooperatibaren sorrera. Azken hilabeteetan, kooperatiba horren estatutuen proposamena zehazten aritu gara, eta zurekin konpartitu nahi dugu orain arte egindakoa. Horretarako, Lurtaro kooperatibaren estatutuak lantzeko eta iritziak partekatzeko, bilera ireki bat egin nahi dugu eskualdeko herritarrekin. Maiatzaren 14an izango da, 10:30ean, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Amaitzean, tokiko produktuez…

Read More

Aurkezpenak herriz herri

Bi urtetan su txikian egosten aritu garen proiektua da Lurtaro. 2021. urtean, proiektu hori aurkezten eta herritarren iritziak jasotzen aritu gara eskualdeko hainbat herritan egindako aurkezpenetan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu aurkezpenetara gerturatu zareten guztioi. Bidean ikusiko dugu elkar!

Read More

Lurtaro elkartearen aurkezpena

Lurtaro elkartea sortu dugu Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatzeko, elikadura osasuntsua, ekoizpen eredu duinak eta lantzen den lurrarekiko errespetua ardatz izango dituena. Luze hausnartu eta gero, proposamen praktiko bat landu dugu eta proposamen hori gizarteratzen ariko gara datozen asteetan.

Read More