Udako atsedenaldiaren ostean, hurrengo pausoak emateko indarberrituta heldu diogu ikasturteari. Horrela, balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dugu irailaren 24an, 11:00etan, Tolosako Gure Zirkuaren karpan.
Lurtaro elkarteko kideok beste pauso bat emateko garaia dela iritsi dela uste dugu; hori horrela, kooperatiba eratzeko proposamena eramango dugu bilerara. Honakoa izango da gai ordena:
- Lurtaro elkartearen orain arteko bidea
- Gaur egungo egoera (elkartearen zein bazkidetza kanpainaren egoera, kooperatiba eratzeko aukerak)
- Etorkizuneko proposamenak, eman beharreko hurrengo urratsak
Gogoratu Lurtaro elkartearekin bat egin eta bazkide egin nahi duzuenok aukera duzuela www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean. Egin zaitez bazkide Lurtaro ernaldu dadin!