Skip to main content

Tolosaldeako elikagaien ekoizleak eta kontsumitzaileak

LURTARO ELKARTEA
Kooperatiba

Lurtaroko kideok batzarra egingo dugu larunbatean Tolosako Gure Zirkuaren karpan

Abenduaren 17ko batzarrean adostutako puntuak garatzen jarraitzeko bilduko gara larunbat honetan Tolosako Gure Zirkuaren karpan; 10:30ean hasiko da bilera, eta bazkide guztiak animatzen ditugu bertaratzera. Aurreko bileran, kooperatiba sortzeak berekin dakartzan lanak zehazten aritu ginen, eta horiek lantzen jarraituko dugu larunbateko bileran. Lan taldeen funtzionamenduak nolakoa izan beharko lukeen, eta babes soziala zein babes politiko eta instituzionala nola handitu ere…
lurtaro komunikazioa
January 25, 2023
Sozalizazioa

Ekoizleekin bilera irekia ostegunean, Anoetan

Lurtaroren helburua eskualdeko ekoizle guztiengana iristea da, eta horretarako, ekoizleengana zuzendutako bilera irekia antolatu dugu. Ekoizlea bazara eta Lurtaroren proiektua gertutik ezagutu nahi baduzu, gerturatu zaitez bilera honetara,  edo proiektua interes dakiokeen norbait ezagutzen baduzu, emaiozu bilera honen berri. Ekoizleekin hitz egin, elkar ezagutu eta beren zalantzak erantzuteko parada izango dugu. Esanda bezala, bilera abenduaren 22an, osteguna, izango da 19:00etan, Anoetako…
lurtaro komunikazioa
December 20, 2022
Kooperatiba

Datorren larunbatean eratuko dugu Lurtaro kooperatiba

Hiru urte luze daramatzagu lanean, eta datorren asteburuan beste mugarri bat jarriko dugu bide honetan. Datorren larunbatean, hilaren 17an, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu. 11:00etan izango da Tolosako Gure Zirkuaren karpan. Honakoa izango da gai-ordena: - Irailetik abendurakoak eman duena - Indarren neurketa: nola gaude? - Aurrera begirako bide orria: hausnarketa kolektiboa - Topa eta mokadutxoa Inoiz baino…
lurtaro komunikazioa
December 15, 2022
Lantaldeak

Lantaldeen bilera irekiak egingo ditugu datozen asteetan

Lurtaro elkarteko kideok hainbat lantalde jarri ditugu martxan: ekoizpena, kontsumoa, diru zaintza eta komunikazioa. Zuetako batzuk lan talde horietan izena eman duzue, eta zuekin guztiokin bilera irekiak egin nahi ditugu. Hona hemen bilera bakoitzaren informazioa: Kontsumoa | Urriaren 26a, asteazkena, 18:30ean, Anoetako eragileen lokalean (Alkartasuna ondoan) Ekoizpena | Urriaren 27a, osteguna, 19:00etan, Anoetako eragileen lokalean Komunikazioa | Azaroaren 3a, osteguna,…
lurtaro komunikazioa
October 23, 2022
Kooperatiba

Lurtaro kooperatiba sortzeko batzarra egingo dugu abenduaren 17an

Larunbatean egindako batzarrean kooperatiba sortzeko pausoa ematea erabaki genuen. Hori horrela, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu abenduaren 17an. Lurtaro elkartea osatzen dugun lagunok hiru urte luzeko ibilbidea egin dugu, eta uste dugu proiektua zabaltzeko garaia dela, kolektiboki egin behar dugulako bide hau. Honako lan taldeak sortu ditugu: ekoizpena, kontsumoa, komunikazioa, diru zaintza eta estatutuen lanketa. Lan talde horietako…
lurtaro komunikazioa
September 26, 2022
Kooperatiba

Balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dugu irailaren 24an

Udako atsedenaldiaren ostean, hurrengo pausoak emateko indarberrituta heldu diogu ikasturteari. Horrela, balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dugu irailaren 24an, 11:00etan, Tolosako Gure Zirkuaren karpan. Lurtaro elkarteko kideok beste pauso bat emateko garaia dela iritsi dela uste dugu; hori horrela, kooperatiba eratzeko proposamena eramango dugu bilerara. Honakoa izango da gai ordena: Lurtaro elkartearen orain arteko bidea Gaur egungo egoera (elkartearen zein…
lurtaro komunikazioa
September 16, 2022
Kooperatiba

Lurtaro kooperatibaren estatutu proposamenaren aurkezpena Tolosan

Balizko Lurtaro kooperatibaren estatutuak zehazten aritu gara azken hilabeteetan, eta proposamen horren aurkezpena egingo dugu Tolosan. Larunbatean, ekainaren 4an, izango da, 11:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Zatoz! Bide batez, gogoratu Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan dela. Lurtaroren erronka Tolosaldeko kontsumo eta ekoizpen beharrei erantzungo dien denda kooperatiboa martxan jartzea da, eta horretarako, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu. Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide Lurtaro…
Kooperatiba

Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan

Lurtaro Tolosaldean elikadura burujabetza eta agroekologia bultzatu nahi dituen elkartea da. Horretarako, proiektu zehatz eta praktikoak jarri nahi ditugu martxan, eta dagoeneko lehenengo proiektuan buru-belarri ari gara lanean: kontsumoa eta ekoizpena antolatuko dituen kooperatiba. Lurtaro kooperatibaren lehen erronka denda kooperatiboa sortzea da. Eskualdearen kontsumo beharrei ekoizpen antolatuaren bidez erantzuteko biltegia eta denda fisikoa jarriko ditugu martxan. Ekoizleek, langileek, kooperatibistek eta…
Kooperatiba

Balizko kooperatibaren estatutuak aurkeztu ditugu

Etorkizuneko Lurtaro kooperatibaren estatutuak azaldu ditugu gaur Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi! Horrekin batera, kooperatibaren bazkidetza kanpaina jarri dugu martxan. Gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu kooperatibaren helburu eta erronkak egi bihurtzeko. Lurtaro ernaltzeko. Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide!
Ekitaldiak

‘Gaur egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz’ mahaingurua maiatzaren 26an

'Gaur egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz: Tolosaldean agroekologiatik elikadura burujabetza helburu' mahaingurua antolatu dugu maiatzaren 26rako; 18:30ean izango da Tolosako zerkausian. Ekitaldian parte hartuko dute Alfredo Alonso zereal ekoizle eta abeltzainak (Villambrosa, Araba), Gotzone Sestorain gaztagileak (Leitza, Nafarroa), Mikel Kormentzana fruitu ekoizle eta abeltzainak (Urduña, Bizkaia) eta Aitor Aranburu abeltzain eta gaztagileak (Olaberria, Gipuzkoa). Eider Olazar Elduaien kazetariak gidatuko du saioa.…
Kooperatiba

Lurtaro kooperatibaren estatutuei buruzko bilera irekia

Azkenaldian nahiko isilik egon baldin bagara ere, fruituak jasotzeko lurra prestatzen aritu gara: Lurtaro kooperatibaren sorrera. Azken hilabeteetan, kooperatiba horren estatutuen proposamena zehazten aritu gara, eta zurekin konpartitu nahi dugu orain arte egindakoa. Horretarako, Lurtaro kooperatibaren estatutuak lantzeko eta iritziak partekatzeko, bilera ireki bat egin nahi dugu eskualdeko herritarrekin. Maiatzaren 14an izango da, 10:30ean, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Amaitzean, tokiko produktuez…
lurtaro komunikazioa
April 27, 2022
Sozializazioa

Aurkezpenak herriz herri

Bi urtetan su txikian egosten aritu garen proiektua da Lurtaro. 2021. urtean, proiektu hori aurkezten eta herritarren iritziak jasotzen aritu gara eskualdeko hainbat herritan egindako aurkezpenetan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu aurkezpenetara gerturatu zareten guztioi. Bidean ikusiko dugu elkar!
lurtaro komunikazioa
April 12, 2022
Nor gara

Lurtaro elkartearen aurkezpena

Lurtaro elkartea sortu dugu Tolosaldean elikadura burujabetza bultzatzeko, elikadura osasuntsua, ekoizpen eredu duinak eta lantzen den lurrarekiko errespetua ardatz izango dituena. Luze hausnartu eta gero, proposamen praktiko bat landu dugu eta proposamen hori gizarteratzen ariko gara datozen asteetan.
lurtaro komunikazioa
November 12, 2021

Elkarteko kide izan nahi duzu?

Elkarteko kidea izan nahi baduzu kontaktatu posta elektronikoz, telefonoz edo sare sozialetan

Kontaktua

T: 722 82 68 57

E: lurtaroelkartea@gmail.com

 

Donazioak

Transferentzia bidez eta Pertsona fisiko zein juridikoentzako
IBAN ES45 1550 0001 2600 1203 2025
kontu korrontean

© 2023 ZURA diseinua Julen Larruskain