Skip to main content

Lurtaroko kideok batzarra egingo dugu larunbatean Tolosako Gure Zirkuaren karpan

Abenduaren 17ko batzarrean adostutako puntuak garatzen jarraitzeko bilduko gara larunbat honetan Tolosako Gure Zirkuaren karpan; 10:30ean hasiko da bilera, eta bazkide guztiak animatzen ditugu bertaratzera. Aurreko bileran, kooperatiba sortzeak berekin dakartzan lanak zehazten aritu ginen, eta horiek lantzen jarraituko dugu larunbateko bileran. Lan taldeen funtzionamenduak nolakoa izan beharko lukeen, eta babes soziala zein babes politiko eta instituzionala nola handitu ere…

Read More

Datorren larunbatean eratuko dugu Lurtaro kooperatiba

Hiru urte luze daramatzagu lanean, eta datorren asteburuan beste mugarri bat jarriko dugu bide honetan. Datorren larunbatean, hilaren 17an, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu. 11:00etan izango da Tolosako Gure Zirkuaren karpan. Honakoa izango da gai-ordena: – Irailetik abendurakoak eman duena – Indarren neurketa: nola gaude? – Aurrera begirako bide orria: hausnarketa kolektiboa – Topa eta mokadutxoa Inoiz baino…

Read More

Lurtaro kooperatiba sortzeko batzarra egingo dugu abenduaren 17an

Larunbatean egindako batzarrean kooperatiba sortzeko pausoa ematea erabaki genuen. Hori horrela, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu abenduaren 17an. Lurtaro elkartea osatzen dugun lagunok hiru urte luzeko ibilbidea egin dugu, eta uste dugu proiektua zabaltzeko garaia dela, kolektiboki egin behar dugulako bide hau. Honako lan taldeak sortu ditugu: ekoizpena, kontsumoa, komunikazioa, diru zaintza eta estatutuen lanketa. Lan talde horietako…

Read More

Balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dugu irailaren 24an

Udako atsedenaldiaren ostean, hurrengo pausoak emateko indarberrituta heldu diogu ikasturteari. Horrela, balizko kooperatibaren bazkideekin bilera egingo dugu irailaren 24an, 11:00etan, Tolosako Gure Zirkuaren karpan. Lurtaro elkarteko kideok beste pauso bat emateko garaia dela iritsi dela uste dugu; hori horrela, kooperatiba eratzeko proposamena eramango dugu bilerara. Honakoa izango da gai ordena: Lurtaro elkartearen orain arteko bidea Gaur egungo egoera (elkartearen zein…

Read More

Lurtaro kooperatibaren estatutu proposamenaren aurkezpena Tolosan

Balizko Lurtaro kooperatibaren estatutuak zehazten aritu gara azken hilabeteetan, eta proposamen horren aurkezpena egingo dugu Tolosan. Larunbatean, ekainaren 4an, izango da, 11:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Zatoz! Bide batez, gogoratu Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan dela. Lurtaroren erronka Tolosaldeko kontsumo eta ekoizpen beharrei erantzungo dien denda kooperatiboa martxan jartzea da, eta horretarako, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu. Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide Lurtaro…

Read More

Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan

Lurtaro Tolosaldean elikadura burujabetza eta agroekologia bultzatu nahi dituen elkartea da. Horretarako, proiektu zehatz eta praktikoak jarri nahi ditugu martxan, eta dagoeneko lehenengo proiektuan buru-belarri ari gara lanean: kontsumoa eta ekoizpena antolatuko dituen kooperatiba. Lurtaro kooperatibaren lehen erronka denda kooperatiboa sortzea da. Eskualdearen kontsumo beharrei ekoizpen antolatuaren bidez erantzuteko biltegia eta denda fisikoa jarriko ditugu martxan. Ekoizleek, langileek, kooperatibistek eta…

Read More

Balizko kooperatibaren estatutuak aurkeztu ditugu

Etorkizuneko Lurtaro kooperatibaren estatutuak azaldu ditugu gaur Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi! Horrekin batera, kooperatibaren bazkidetza kanpaina jarri dugu martxan. Gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu kooperatibaren helburu eta erronkak egi bihurtzeko. Lurtaro ernaltzeko. Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide!

Read More

Lurtaro kooperatibaren estatutuei buruzko bilera irekia

Azkenaldian nahiko isilik egon baldin bagara ere, fruituak jasotzeko lurra prestatzen aritu gara: Lurtaro kooperatibaren sorrera. Azken hilabeteetan, kooperatiba horren estatutuen proposamena zehazten aritu gara, eta zurekin konpartitu nahi dugu orain arte egindakoa. Horretarako, Lurtaro kooperatibaren estatutuak lantzeko eta iritziak partekatzeko, bilera ireki bat egin nahi dugu eskualdeko herritarrekin. Maiatzaren 14an izango da, 10:30ean, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Amaitzean, tokiko produktuez…

Read More