Skip to main content

Hiru urte luze daramatzagu lanean, eta datorren asteburuan beste mugarri bat jarriko dugu bide honetan. Datorren larunbatean, hilaren 17an, Lurtaro kooperatiba sortzeko eratze batzarra egingo dugu. 11:00etan izango da Tolosako Gure Zirkuaren karpan.

Honakoa izango da gai-ordena:

– Irailetik abendurakoak eman duena

– Indarren neurketa: nola gaude?

– Aurrera begirako bide orria: hausnarketa kolektiboa

– Topa eta mokadutxoa

Inoiz baino beharrezkoa da kolektiboaren indarra eta konpromisoa proiektuak aurrera egin dezan.

Bertan espero zaitugu!