‘Gaur egungo elikadura errealitatetik agroekologiarantz: Tolosaldean agroekologiatik elikadura burujabetza helburu’ mahaingurua antolatu dugu maiatzaren 26rako; 18:30ean izango da Tolosako zerkausian.
Ekitaldian parte hartuko dute Alfredo Alonso zereal ekoizle eta abeltzainak (Villambrosa, Araba), Gotzone Sestorain gaztagileak (Leitza, Nafarroa), Mikel Kormentzana fruitu ekoizle eta abeltzainak (Urduña, Bizkaia) eta Aitor Aranburu abeltzain eta gaztagileak (Olaberria, Gipuzkoa). Eider Olazar Elduaien kazetariak gidatuko du saioa.
Gonbidatuta zaudete!