Skip to main content

Lurtaro elkarteko kideok hainbat lantalde jarri ditugu martxan: ekoizpena, kontsumoa, diru zaintza eta komunikazioa. Zuetako batzuk lan talde horietan izena eman duzue, eta zuekin guztiokin bilera irekiak egin nahi ditugu. Hona hemen bilera bakoitzaren informazioa:

  • Kontsumoa | Urriaren 26a, asteazkena, 18:30ean, Anoetako eragileen lokalean (Alkartasuna ondoan)
  • Ekoizpena | Urriaren 27a, osteguna, 19:00etan, Anoetako eragileen lokalean
  • Komunikazioa | Azaroaren 3a, osteguna, 18:30ean, Anoetako eragileen lokalean
  • Diruzaintza aurrerago zehaztuko dugu.

Abenduan eratuko dugun kooperatibaren bazkide egin ez bazara, baina lan talde hauetakoren batean parte hartzeko prest bazaude, jakinaraz iezaguzu komunikazioa@lurtaro.eus helbidera mezu bat idatziz. Ez dugu konpromiso zehatzik eskatzen, laguntza guztia oso lagungarri egingo zaigu.

Jarrai dezagun bidea elkarrekin eraikitzen!