Balizko Lurtaro kooperatibaren estatutuak zehazten aritu gara azken hilabeteetan, eta proposamen horren aurkezpena egingo dugu Tolosan. Larunbatean, ekainaren 4an, izango da, 11:00etan, Tolosako Kultur Etxeko areto nagusian. Zatoz!
Bide batez, gogoratu Lurtaro kooperatibaren bazkidetza kanpaina martxan dela. Lurtaroren erronka Tolosaldeko kontsumo eta ekoizpen beharrei erantzungo dien denda kooperatiboa martxan jartzea da, eta horretarako, gutxienez 300 bazkide laguntzaile behar ditugu.
Sar zaitez www.lurtaro.eus/atxikitu webgunean eta egin zaitez bazkide Lurtaro ernaldu dadin
!