Skip to main content

Azkenaldian nahiko isilik egon baldin bagara ere, fruituak jasotzeko lurra prestatzen aritu gara: Lurtaro kooperatibaren sorrera. Azken hilabeteetan, kooperatiba horren estatutuen proposamena zehazten aritu gara, eta zurekin konpartitu nahi dugu orain arte egindakoa.

Horretarako, Lurtaro kooperatibaren estatutuak lantzeko eta iritziak partekatzeko, bilera ireki bat egin nahi dugu eskualdeko herritarrekin. Maiatzaren 14an izango da, 10:30ean, Anoetako Mikelasagasti auditorioan. Amaitzean, tokiko produktuez osatutako mokadutxoa ere eskainiko dugu.

Lurtaro ernaltzera goaz, eta zu bidelagun izan zaitezen nahi dugu. Hurbildu zaitez lasai!