Abenduaren 17ko batzarrean adostutako puntuak garatzen jarraitzeko bilduko gara larunbat honetan Tolosako Gure Zirkuaren karpan; 10:30ean hasiko da bilera, eta bazkide guztiak animatzen ditugu bertaratzera.
Aurreko bileran, kooperatiba sortzeak berekin dakartzan lanak zehazten aritu ginen, eta horiek lantzen jarraituko dugu larunbateko bileran. Lan taldeen funtzionamenduak nolakoa izan beharko lukeen, eta babes soziala zein babes politiko eta instituzionala nola handitu ere izango dugu hizpide. Horrez gain, kooperatiba bat sortzeak eskatzen duen zuzendaritza-taldeaz ere mintzatuko gara, eta dagoeneko martxan den ekoizleen taldearen lanak eta egitekoak ere zehazten jarraituko dugu.
Erronka handiak ditugu, baina benetan sinetsita gaude bideak kolektiboa izan behar duela, eta elkarrekin egingo dugula aurrera. Beraz, bazkide guztiak animatzen ditugu bileran parte hartzera.