Tolosaldeko elikagaien ekoizleak eta kontsumitzaileak

LURTARO ELKARTEA

Lurtaro

Lurtaro 2019ko ekainean jaiotako ekimena da, eta 2021ean bihurtu genuen elkarte. Bederatzi pertsonak eman genion hasiera bide honi eta tartean bagara kontsumitzaileak, ekoizleak, herri mugimendu ezberdinetako kideak edota erakunde publikoetan esperientziadunak ere. Honek aukera ematen digu elikadura kateaz bere osotasunean hausnartzeko eta elkarri lotuta dauden arazoei erantzun integrala emateko.

Atxikitu kooperatibari

Tolosaldean

Elikagaien ekoizpena gainbehera handia jasaten ari da azken hamarkadatan. Kontsumo ohituretan eragin, ekoizleen lan eta soldata duinak lortzeko oinarria jarri eta agroekologikoaren bidetik elikadura jasangarria aldarrikatzen dugu.

Zaintza

Lurraren eta pertsonen zaintzan oinarritutako elikadura aldarrikatzen dugu, egungo merkatuaren logikatik atera eta jaki osasuntsuak herritar guztien eskura egon daitezen.

Sarea

Kontsumoa eta ekoizpena kolektiboki antolatzeko apustua egin dugu, eta baita gurearen antzerako proiektuekin saretzekoa ere.

Denda-kooperatiboa

Kontsumoa kolektiboki antolatzeko gunea, denda fisikoa eta eskualdeko bestelako proiektu eta dendei begirako biltegia izango da. Ekoizleak, langileak, kooperatzaileak eta kolaboratzaileak bilduko dira bertan.

Elikadura

Esaten da gutako bakoitzak egunean, gutxienez, hiru ekintza politiko egiten dituela: gosaldu, bazkaldu eta afaldu. Horregatik, elikadura osasuntsuaz ari garenean, oinarri ekologikoak, ekonomikoak, sozialak eta politikoak orekatzen dituen elikadura sistemaren bidez garatu daitekeen herri ereduaz ari gara.

Ekoizpen kolektiboa

Eskualdeko egungo ekoizpenak ez ditu kontsumo beharrak asetzen. Gainera, ekoizpen agroekologikoak garatzeko ezinbestekoa da merkatuaren lehiakortasunetik ateratzea, ekoizleak kolektiboki antolatzea eta elkarren arteko sareak sortzea.

Beraz, proiektuarekin bat egiten duten ekoizleen ekoizpena antolatzeaz gain, alternatiba eraldatzaileak martxan jartzeko hautua egiten dugu, esaterako, ekoizpen kolektiboak bultzatuz.

ZER DA ETA NONDIK ABIATUKO DA LURTARO?

Lurtaro elikadura katea beste modu batean antolatzea ahalbidetzeko proiektu zehatz eta praktikoak martxan jarriko dituen elkartea da; hau da, aurreko atalean zehaztu ditugun helburu eta asmoak lortzeko proiektu zehatzak sustatuko ditugu. Jakin badakigu horrelako elkarteak sortzen direnean eztabaidarako eremu soil bihurtzen direla. Aurrean ditugun erronkek, ordea, ekitea eskatzen dute, ekimenak martxan jartzea, baita gizartea balore hauetan heztea ere. Horregatik, elkarteak sustatuko duen lehenengo proiektua zehaztu dugu dagoeneko: kontsumoa eta ekoizpena antolatuko dituen Lurtaro kooperatiba.

PROPOSAMENA: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ANTOLATUKO KOOPERATIBA

Askotarikoak dira Euskal Herrian azken urteetan sortu diren kontsumo antolatuko kooperatibak. Gehienak kontsumitzaileengandik sortu dira eta, beraz, kontsumoa dute ardatz, baina badira ekoizpenetik sortu direnak ere. Lurtaro elkartearen erronka kontsumoa eta ekoizpena antolatuko dituen kooperatiba sortzea da; hau da, eskualdearen kontsumo beharrei ekoizpen antolatuaren bidez erantzutea. Tokiko elikadura osasuntsu baten aldeko apustua egiten dugunez, ekoizpenetik eraikitako proiektua izan behar duela uste dugu, ekoizpenetik abiatuz elikadura kate osoan eragingo duena.

Dokumentu guztia ikusi

Elkarteko kide izan nahi duzu?

Elkarteko kidea izan nahi baduzu kontaktatu posta elektronikoz, telefonoz edo sare sozialetan

Kontaktua

T: 722 82 68 57

E: lurtaroelkartea@gmail.com

 

Donazioak

Transferentzia bidez eta Pertsona fisiko zein juridikoentzako
IBAN ES45 1550 0001 2600 1203 2025
kontu korrontean

© 2023 ZURA diseinua Julen Larruskain